Albisteak

Irailean, Donostian

Mendetz taldea ere Kutxa Kultur Festibala jaialdian izango da

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Halaber, Purr, Ama, Havoc, Disco Bambinos eta Nimu Djak gehitu dituzte egitaraura antolatzaileek azken orduetan.

Iragarpen gehiago egin dituzte gaur Kutxa Kultur Festibala jaialdiko antolatzaileek. Horrela, orain arte baieztatutako taldeei, besteak beste, Mendetz taldearen kontzertua gehitu diote.

 

2006an argitaratu zuen Mendetzek estudioko lehendabiziko diskoa, Sinnamon Recordsen eskutik. Harrezkero, arrakastaren bideari heldu dio Bartzelonako taldeak, eta jaialdi ezagunetan aritu da azkenaldian.

 

2009an iritsi zen kataluniarren bigarren lana. Geroago Sylli Symphonies kaleratu zuten, eta uda ostean ikusiko du argia laugarren proiektuak.

Bestalde, Purr, Ama eta Havoc taldeek musikari donostiarren hiru belaunaldi ezberdin irudikatuko dituzte Gipuzkoako hiriburuan, irailaren 5ean eta 6an.

Disko-jartzaileek ere izango dute lekurik Igeldoko jolas-parkean. Horien artean, Disco Bambinosen eta Nimuren saioak nagusituko dira.

agusituko dira.