Albisteak

Musika agenda

Abuztuko azken asteburua kontzertuz lepo dator

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Sex Museum, El Columpio Asesino, Itziarren Semeak, En Tol Sarmiento, Vendetta, Revolta Permanent eta Skakeitan izango dira asteburuan Euskal Herrian.

OSTIRALA

Ostiralean ez dute atsedenik hartuko Bilboko kontzertuek. El Inquilino Comunistak eta El Columpio Asesinok, adibidez, Kafe Antzokian joko dute.

Gatillazo eta Batek Daki taldeen bisita jasoko dute Erandion, eta Itziarren Semeak arituko da Elorrion, eta Ingo Al Deu? eta En Tol Sarmiento, Bakion.

Gipuzkoako kontzertuei dagokienez, Ze Esatek! Usurbil girotzeaz arduratuko da, eta Reincidentesek eta Jon Gurrutxaga Bandek gauza bera egingo dute Elgoibarren.

Ostiraleko azken bi hitzorduak Araban eta Nafarroan ditugu. Batetik, The Capaces eta Estricalla bihurtuko dira Altsasuko gaztetxeko protagonistak, eta bestetik, Josu Bergara, Yogurinha Borova, Joseba B. Lenoir Gang eta Revolta Permanent Laudion egongo dira.

LARUNBATA

Larunbaterako ere beteta dator musika-agenda:

JOSEBA B. LENOIR DUO, Arantzan

GATILLAZO eta MOTOBOMBA, Pitillasen

SKAKEITAN, BAD SOUND SYSTEM eta BASERRITARS, Berriozarren

VENDETTA eta LAS TEA PARTY, Bilbon

ITZIARREN SEMEAK eta EGURRA ETA KITTO, Elgoibarren

GRISES, KALUSE eta RODE, Zestoan

HAMLET, PORCO BRAVO, VOLTAIA?, Zumaian

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena