Albisteak

'B aldea'k antolatuta

Urriaren 7an abiatuko da 'Gaztea Cover' ekimena

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Zortzi euskal taldek 1990etik gaur egunera arte entzun diren kantu onenen bertsioak egingo dituzte, 'Gaztea Cover' ekimenaren bigarren edizioan.

Hurbil da 'Gaztea Cover' ekimenaren bigarren edizioa. Zenbait euskal musikari Miramongo estudioetan izan ziren aspaldi, egokitu zitzaizkien taldeen bertsioak grabatzen. Horretarako, 'B aldea' saioko Ainhoa Urretabizkaiaren eta Xabier Doncelen laguntza izan zuten.

Gazteak 25 urte bete dituela aprobetxatuz, 1990etik gaur egun arte entzundako euskal abesti onenen bertsioak egin dituzte zortzi taldek; euskaldunak, guztiak. Hain zuzen ere, Vendetta, Kometak, Hesian, Lauroba, Urtz, SeiUrte, Skasti eta Eskean Kristo taldeek hartu dute parte aurtengo edizioan.

Hala, horietako bakoitzak bi abesti egin ditu: bata, bertsio bat, eta bestea, 'Gaztea Cover'erako propio prestatutako kantu bat. Horiek guztiak urriaren 7tik aurrera ezagutuko ditugu, egun horretan abiatuko baita ofizialki 'Gaztea Cover'.

Ekimen horri asteazkenero egingo diote lekua 'B aldea' irratsaioan, ostegunetan 'EiTB Kultura' saioan ikusiko da grabazioa, eta Gaztearen webgunean izango duzue bertsioa ostiraletan.

Alabaina, oraindik ez dugu iragarriko zein talderen bertsioa egingo duen parte-hartzaile bakoitzak. Hortaz, adi ibili, laster informazio gehiago zabalduko dugu eta!

lduko dugu eta!