Albisteak

Otsailaren 26an eta 27an

O'Funk'illoren itzulera-bira Euskal Herrira helduko da

Garazi Urdanpilleta

Bi hitzordu ditu talde sevillarrak gurean. Otsailaren 26an Atarrabiako Totem aretoan arituko da eta 27an, berriz, Barakaldoko Rock Star Liven. 2. kontzertu horretarako sarrerak dauzkagu banatzeko.

O''Funkillo talde sevilarra agertoki gainera itzuliko da. 10 urte bete dira taldea sortu zenetik eta hainbat urtetan taldekide bakoitza bere bidetik ibili ostean, aitzakia ona iruditu zaie Pepe Baori, Javi Marssianori eta Andreas Lutzi hamargarren urteurrena berriz elkartu eta euren hiru diskoetako kantuak berriz ere zaleen aurrean taularatzeko. Bira horrek bi geldialdi izango ditu Euskal herrian: otsailaren 26an Totem aretoan (Atarrabia) eta 27an Rock Star Live aretoan (Barakaldo). Gaztearen "B Aldea" saioak Barakaldoko kontzertura gonbidatu nahi zaitu. Eman izena gure zozketan!

Kontzertu horietarako sarrerak salgai daude jada aretoetako txarteldegietan, Ticketmaster-en, BBKn eta El Corte Inglesen. Atarrabiako emanaldirako sarrerak 15 euro balio dute eta Barakaldoko kontzerturako sarrerek, berriz, 13 euro.

O''Funkillo funky talde andaluziarra 1997an sortu zuten Motherfunkers izenarekin baina berehala aldatu zioten izena. Funky estilo berezia daukate, rocka, hip-hopa eta jazza uztartzen baitiote, baita heavy edo reggae ukituak ere. Baina, gauza guztien gainetik, ukitu flamenkoa eta azento andaluziarra nabarmentzen zaizkie.