Albisteak

Maiatzaren 14an, Irunen

Dena prest Ficoban Irun Rock jaialdiaren zazpigarren edizioa hartzeko

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Joe la Reina, Stay, Havoc, Estrogenuinas, Triangulo de Amor Bizarro, Rural Zombies eta The Saurs igoko dira agertokira, larunbatean.

  • rural zombies. argazkia: ritmonet

    rural zombies. argazkia: ritmonet

Irun Rock jaialdiak aurtengo edizioan arituko diren hiru talderen izenak eman zituen jakitera martxoan, eta kartela beste lau taldek osatuko dutela zabaldu dute aste honetan bertan.

Konturatu orduko, iritsi da egun handia, eta, iragarpenen arabera, talde hauek igoko dira aurten agertokira: Triangulo de Amor Bizarro, Rural Zombies, The Saurs, Joe la Reina, Stay, Havoc eta Estrogenuinas. Kontzertu guztiak Irungo Ficoba erakustazokan izango dira, larunbat honetan.

Joe la Reina donostiarrek 2011n ekin zioten musika ibilbideari, eta bi disko merkaturatu dituzte ordutik, Subterfuge diskoetxearekin. Change of masks izan zen estudioko lehendabiziko lana, eta Bailan por miedo, bigarrena. Stay, bere aldetik, Bartzelonatik helduko da Irunera. Havoc taldeak bigarrenez joko du Irun Rocken, eta Estrogenuinas salamancarrek punk doinuz jantziko dute Ficoba. Horiexek dira martxoan aurkeztu dituzten taldeak, baina aurretik, esan bezala, Triangulo de Amor Bizarro, Rural Zombies eta The Saurs taldeen zuzenekoak ere iragarri zituzten.

Sarrerak

Jaialdirako sarrerak 15 euroan daude salgai, Dabadaban, Le Bukowskin, Freemanen, Sargian eta Orruan, baita www.ticketea.com, www.ticketbell.com eta www.kutxasarrerak.net webguneetan ere.