Albisteak

Foruen plazako kontzertuak

Delorean eta Fermin Muguruza nagusi, San Fermin jaietan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Willis Drummond, Ariana Puello, La Basu, Asian Dub Foundation, Sidonie eta Niña Coyote eta Chico Tornado ere arituko dira uztailaren 6tik aurrera, Iruñean.

Euskal Herriko hiriburuetako festetatik lehenak dira sanferminak. Ohi bezala, uztailaren 6an, txupin hotsarekin batera, abiatuko dira Nafarroako hiriburuko festak, eta hilaren 13ra arte musikak leku garrantzitsua beteko du han.

Hiru aste besterik ez dira geratzen, beraz, Iruñeko festei hasiera emateko. Hori horrela, Udalak Foruen Plazan egongo diren kontzertuen egitaraua aurkeztu du.

Lehenengo egunean Fermin Muguruza & New Orleans Basque Orchestra taldea arituko da, baita Cabezafuego and The Broken Brass Band ere.

Uztailaren 7an, berriz, Muchachito eta Tonino Carotone igoko dira oholtzara, eta egun bat geroago rock doinuak nagusituko dira, Willis Drummond eta Los Jambos taldeen eskutik.

Larunbaterako rap musika uztartzen duten emakumeen saioak aurreikusi dituzte: La Basuren, Arianna Puelloren eta La Chula Potraren zuzenekoak, hain justu.

Pop musikak, berriz, igandean izango du lekua. Egun horretan, Duncan Dhuren eta Belizeren doinuekin jantziko da Foruen Plaza.

Dub eta reggae doinuak, ostera, astelehenerako gordeko dituzte. Izan ere, Asian Dub Foundation eta Benation gonbidatuko dituzte uztailaren 11an.

Bukatzeko, festetako azken bi gauetan indie eta rock musikak hartuko du lekua. Alde batetik, azkenaurreko egunean, alegia, uztailaren 12an, Sidonie eta Baobabs Will Destroy Your Planet igoko dira oholtzara. Bestetik, "Gaixoa ni" abestu aino egun bat lehenago, Delorean, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Tremenda Trementina taldeen kontzertuekin gozatuko dute iruindarrek.

Uztailak 6

Fermin Muguruza & New Orleans Basque Orchestra

Cabezafuego and the Broken Brothers Brass Band

Uztailak 7

Muchachito

Tonino Carotone

Uztailak 8

Willis Drummond

Los Jambos

Uztailak 9

Arianna Puello

La Basu

La Chula Potra

Uztailak 10

Duncan Dhu

Belize

Uztailak 11

Asian Dub Foundation

Benation

Uztailak 12

Sidonie

Baobabs Will Destroy Your Planet

Uztailak 13

Delorean

Niña coyote eta chico tornado

Tremenda Trementina

enda Trementina

enda Trementina