Albisteak

Kontzertuak

Musikaren Eguna ospatuko dute Gipuzkoako hiriburuan larunbatean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Marky Ramone's Blitzkrieg, Sky Beats, Howdy, Baobabs Will Destroy Your Planet, Pablo Blix, Autumn, Nothing Box eta Iñigo Serrulla arituko dira.

Seigarrenez, Donostiako Fnacek Musikaren Nazioarteko Eguna ospatuko du datorren larunbatean, Donostiklubaren eta Bodegas Demecqen parte hartzearekin.

Hala, ospakizun gisa, hainbat kontzertu hartuko ditu Loiola kaleko dendak. Hain zuzen ere, Marky Ramone's Blitzkrieg, Sky Beats, Howdy, Baobabs Will Destroy Your Planet, Pablo Blix, Autumn, Nothing Box eta Iñigo Serrulla arituko dira.

Horrenbestez, sei urte geroago, jaialdi txiki batean bilakatu da Musikaren Eguna. Iaz, adibidez, 5.000 lagun bildu zituzten Ghost Number & His Typsie Gypsies, Frank, Niña Coyote eta Chico Tornado eta La Maravillosa Orquesta del Alcohol taldeek.

Dena den, 2011koa, alegia, lehendabiziko edizioa izan zen arrakastatsuena. Rock Privado, Madeleine, Siete C eta El Columpio Asesino egon ziren orduan. 2012an, berriz, Lolas Clubek, Polaroidek, Guadalupe Platak eta Bigottek jo zuten, eta urtebete geroago, Napoka Iria, Codigo Bushido, Airbag eta Los Coronas igo ziren agertokira.

Aipatzekoa da, baita ere, 2014an 5.000 pertsona batu zituztela Iker Laurobak, Makala Jazz Funk Bandek, Wilhelm and the dancing animalsek, Grisesek eta Belako emandako zuzenekoek.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Donostia