2016/07/12

12:49

Albisteak

Uztailaren 17ra arte

Big Festival, hordago handiari

N.V. / L.Z. | EITB.EUS

Ostiralean, besteak beste, The Libertines eta The Prodigy igoko dira oholtzara. Larunbatean, berriz, Pharrell Williamsen eta The Chemical Brothersen txanda izango da. Jaialdia abian da jada.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Biarritzeko Big Festival jaialdia martxan da dagoeneko. Nolanahi dela, ostiralean eta larunbatean hartuko ditu Lapurdiko aipatu udalerriak hitzordu garrantzitsuenak. Izan ere, Aguilera estadioan, Big Live musika-zikloa egingo dute orduantxe.

Hala, gune horretan, 17:30etik aurrera, John Berkhout, Synapson, The Kills, The Libertines eta The Prodigy aterako dira agertokira. Larunbatean, berriz, 18:00etatik aurrera, Rural Zombiesen, Feu! Chattertonen, Casseurs Flowtersen, Pharrell Williamsen eta The Chemical Brothersen doinuek astinduko dute Aguilera.

Eguneko sarrerak 65 euroan daude salgai, baina bada bi eguneko eskaintza berezia ere, 100 euroan.

Big Village eta Big Boite

Bestalde, iragan larunbatean ireki zuten Big Village doako jardueren gunea. Euskaldunen kostako hondartzan dago kokatuta, eta adin guztietako pertsonei zuzendutako ekimenak daude egunotan bertan: surfa, yoga, tailerrak… Gainera, Big Cantinek gastronomia onena eskainiko die bisitariei, disko-jartzaileak musika onena jartzeaz arduratuko dira eta doako kontzertuek leku garrantzitsua beteko dute; hori guztia, itsasotik oso gertu.

Big Bôiteren egitarauak, berriz, dantzaleku erraldoi bihurtuko du Halle d'Iraty.

Egitarau osoa

Uztailak 12

BIG VILLAGE

Kepa

A Side B Side (DJ set)

Dual Split

Vkng

Bon Entendeur (DJ set)

BIG BOÎTE

Antoine Sy B2B

Papuc

Jacques

Salut c'est Cool

Acid Arab

Vandal

Elisa do Brasil

Uztailak 13

BIG VILLAGE

Naya

A side B side (DJ set)

Big Cantine (TBA)

BIG BOÎTE

Julien Granel

Mome

Darius

Watermät

Claptone

Worakls

Uztailak 14

BIG VILLAGE

Ibifornia Party

Nadège & Léa F (DJ set)

Busy P (DJ set)

Cassius (DJ set)

Big Cantine (Phamily affair Celine Pham)

Uztailak 15

BIG VILLAGE

KCPK (DJ set)

DJ James (DJ set)

Naughty J. (DJ set)

Big Surf Invitational (Keep a breast minbiziaren aurkako elkartearen aldeko surflarien lehiaketa)

Big Cantine (Climat Tropical Le Refectoire)

BIG LIVE

John Berkhout

Synapson

The Kills

The Libertines

The Prodigy

BIG BOÎTE

Mykki

Blanco

Max Cooper (DJ set)

Vitalic (DJ set)

Derrick May

Uztailak 16

BIG VILLAGE

DJ James (DJ set)

Naugthy (DJ set)

Big Surf Invitational

Big antine (Big Chief Romain Tischenko)

BIG LIVE

Rural Zombies

Feu! Chatterton

Casseurs Flowters

Pharrell Williams

The Chemical Brothers

BIG BOÎTE

Club Cheval

Section Boyz

Perfect Hand Crew

Para One

Ellen Allien

Uztailak 17

BIG VILLAGE

Closing Party

Stand'art

Big Cantine (Big BBQ)

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Musika albisteak
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;