Albisteak

Kontzertuak

Berri Txarrakek Iruñea eta Durango bisitatuko ditu azaroan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Azaroaren 4an eta 5ean izango dira bi kontzertu horiek. Sarrerak bihar bertan jarriko dituzte salgai, 10:00etan.

  • Berri Txarrak. Argazkia: Tom Hagen

    Berri Txarrak. Argazkia: Tom Hagen

Gelditu gabe dabiltza Berri Txarrak taldekoak azkenaldian. Duela gutxi iragarri zuten abenduan Hegoamerikatik bira egingo dutela. Hain zuzen ere, Sao Paulo (Brasil), Buenos Aires (Argentina) eta Santiago (Txile) bisitatuko dituzte, abenduaren 3an, 4an eta 7an, hurrenez hurren.

Aurretik, baina, Euskal Herriko jarraitzaileak gustura utziko dituzte, Iruñean eta Durangon emango dituzten kontzertuekin. Gaur bertan iragarri dituzte bi hitzordu horiek, azaroaren 4rako eta 5erako. Hala, hilaren 4an Zentralen arituko dira, eta egun bat geroago Plateruena harrapatuko dute. Aipatu emanaldietarako sarrerak bihar jarriko dituzte salgai, 10:00etan.

Ordura arte ere badituzte zenbait kontzertu. Bihar, adibidez, Palma Mallorcakoan aurkeztuko dituzte Denbora de Poligrafo bakarra diskoko abestiak, eta ostegunean Formenteran joko dute.

Gainera, azpimarratzekoa da uda bukatu baino lehen bi jaialditan ikusiko ditugula. Alde batetik, abuztuaren 5ean Shikillo Festivaleko oholtza astinduko dute. Bestetik, irailaren 2an Kutxa Kulturren itxiko dute udako kontzertuen zikloa.

zertuen zikloa.

zertuen zikloa.