2016/09/03

17:27

Albisteak

Irailaren 2an eta 3an

!!! (Chk Chk Chk) taldearen emanaldia,Kutxa Kultur Festibala amaitzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Talde estatubatuarraren aurretik, Neuman, Cat Power kantautorea eta Belako euskal taldea arituko dira agertoki nagusian, besteak beste.

2:08
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Igeldon egiten ari diren Kutxa Kultur Festibalak bigarren eta azken eguna du gaurkoa eta musika jaialdiari amaiera emateko !!!(Chk Chk Chk) talde estatubatuarra igoko da taula gainera igande goizaldean.

Musika zaleak talde estatubatuarra entzuteko irrikaz daude; izan ere, duela bi urte Kutxa Kultu Festibalean aritzekoa bazen ere azken orduan "familia arrazoiak tarteko" bertan behera gelditu zen kontzertua.

Talde estatubatuarraren aurretik, Neuman, Cat Power kantautorea eta Belako euskal taldea arituko dira agertoki nagusian.

Gainerako agertokietan arituko diren beste musika taldeak hauek dira: El Inquilino Comunista, Rural Zombies, Izaro, Perlak, Charlie and the Colours, Nudo Zurdo, Yellow big Machine, Nuria Graham, Siesta, Músculo eta Borrokan.

!!! (Chk Chk Chk) talde estatubatuarraren kontzertua amaituta, jaiak segida izango du Gazteszenan goizaldera arte. Dena den, bihar 15:00etan azken ekitaldi bat izango da Donostiako Alde Zaharreko A Fuego Negro jatetxean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena