Albisteak

Bira

Berri Txarrak taldeak Alemania eta Suitza ditu jomugan irailerako

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Irailaren 21etik 24ra arte, lau kontzertu emango dituzte.

Kutxa Kultur jaialdian izan zen ostiralean Berri Txarrak talde nafarra, eta duela gutxi iragarri zuten Durangon eta Iruñean bina kontzertu emango zituztela, Hego Amerikara joan aurretik. Gainera, agortu egin dituzte Durangoko bi zuzenekoetarako sarrerak, eta Iruñeko emanaldietako baterako ere ez da txartelik geratzen.

Aurretik, baina, badituzte gutxienez beste lau hitzordu: hiru Alemanian eta bat Suitzan.

Hain zuzen ere, Berlinen joko dute irailaren 21ean, eta Hanburgo bisitatuko dute egun bat geroago. Atsedenik hartu gabe, irailaren 23an, Karlsruhe hirian arituko dira, eta hilaren 24an, berriz, Bernan.

.

.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Suitza