Albisteak

Disko berria

La Oreja de Van Gogh taldearen itzulera, gertu

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Irailaren 16an iritsiko da gipzukoarren "Verano" aurrerapen kantua.

Primera Fila diskoa argitaratu eta hiru urtez isilunean egon ostean, badirudi La Oreja de Van Gogh taldea bueltan dela. 2012az geroztik talde gipuzkoarrak ez du Espainiako Estatuan kontzerturik eman; Latinoamerikan, ostera, 2013an eta 2014an hainbat zuzeneko eskaini zituzten.

Hala, atsedenaldi luze baten ondoren, iaz entsegu lokalean sartu ziren gogotsu, eta hainbat hilabeteko lan horrek aurki emango ditu fruituak. Taldekideek iragarri dutenez, dagoeneko prest dute estudioko lan berria. Hori horrela, irailaren 16an aurkeztuko dute "Verano" aurrerapen-kantua.

Aurten 20 urte bete ditu taldeak. Horrenbestez, 20. urtemugaren harira, eta disko berria esku artean dutela, taula gainera aterako dira aurki.