Albisteak

Kontzertua

Shawn Mendesek Madril eta Bartzelona harrapatuko ditu maiatzean

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Lan berria aurkezteko emango dituen kontzertuen artean daude maiatzaren 9an eta 12an aipatu hiriburuetan eskainiko dituenak.

Illuminate estudioko bigarren diskoa argitaratzeko gutxi falta denean, Shawn Mendesek iragarri du 2017an egingo duen birak Madril eta Bartzelona harrapatuko dituela.

Lan berria aurkezteko emango dituen kontzertuen artean daude maiatzaren 9an eta 12an aipatu hiriburuetan eskainiko dituenak.

Sarrerak

Urriaren 6an, 10:00etan, jarriko dituzte salgai kontzertuotarako sarrerak, doctormusic.com eta ticketmaster.es webgunetan, baita Fnacen, Carrefour eta Halcon Bidaiak bulegoetan eta 902 15 00 25 telefonoan. Ticktemaster sarean ere eskura daitezke.

48 eta 42 euro arteko prezioa dute Madrileko emanaldirako sarrerak, eta 42 eta 65 euro artekoak Bartzelonako kontzerturako txartelak.

Esan bezala, irailaren 23an kaleratuko du disko berria. "Treat You Better" abestiarekin aurkeztu zuen lan hori, eta 36 herrialdetako musika-zerrendetan buru izatea lortu zuen.




>