Albisteak

Lan berria

Lady Gagaren 'Joanne' diskoa urriaren 21ean helduko da

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Musikari ezagun askok hartu dute parte hamaika kanturekin osatutako diskoan.

Pixkanaka ari gara Lady Gagaren itzulera-diskoari buruzko datu gehiago ezagutzen. 2013an argitaratutako ARTPOP lanaren ondorengoa izango dena urriaren 21ean iritsiko da. Tartean, Cheek to Cheek jazz proiektua ere aurkeztu zuen, Tony Bennettekin batera.

Esan bezala, datorren hilabeterako egongo da prest Joanne disko berria, baina dagoeneko aurkeztu du "Perfect Illusion" aurrerapen-kantua.

Oro har, abesti autobiografikoak egin ditu, eta horretarako, BloodPop, Kevin Parker, Mark Ronson, DJ White Shadow, Elton John eta Fernando Garibay musikariak izan ditu bidelagun. Gainera, Beckek, Florenche Welchek eta Father John Mistyk hartu dute parte grabazioan.

Gaur-gaurkoz ezer gutxi dakigu horren inguruan. Hamaika kantuk osatuko dute lana, baina luxuzko formatuak hamabost abesti izango ditu. Besteak beste, "Sinner's Prayer", "Ayo", "John Wayne" eta "Hey Girl" kantuak jaso ditu.

tuak jaso ditu.