2016/09/29

10:41

Albisteak

Azaroan eta abenduan

Ken Zazpik lau hitzordu iragarri ditu datozen hilabeteetarako

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Azaroan eta abenduan, Zalla, Aiziritze, Elizondo eta Tutera bisitatuko dituzte.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Phoenicoperus diskoa argitaratu zuenetik, agertokitik jaitsi gabe dabil Ken Zazpi taldea, eta, badirudi, denbora batez, behintzat, horrelaxe jarraituko duela.

Azken orduan bizkaitarrek sare sozialen bidez jakitera eman dutenez, gutxienez lau kontzertu emango dituzte Euskal Herrian urtea bukatu aurretik; horietatik lehena, Zallan. Hain zuzen ere, aipatu udalerriko antzokian izango da zuzenekoa, azaroaren 11n.

Egun bat geroago, berriz, Aiziritzen dute hitzordua, eta, azaroaren 26an, Elizondoko Lur Aretoa harrapatuko dute Eñaut Elorrietak eta taldekideek.

Abendurako ere, badute emanaldi bat aurreikusita: hilaren 9an Tuterako Gaztambide Antzokian eskainiko dutena, hain justu.

na, hain justu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena