Albisteak

Iragarpena

Bide Ertzeanek lan berria, bira eta atseden mugagabea iragarri ditu

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

'Zutaz kantatzeko' diskoa aurkezteko hiru kontzertu emango dituzte, baina atsedenaldi mugagabea hartuko dute ondoren tolosarrek.

  • Argazkia: Gaztelupeko Hotsak

    Argazkia: Gaztelupeko Hotsak

Aurki Zutaz kantatzeko disko berria argitaratuko du Bide Ertzean taldeak. Lan horrek talde tolosarraren 18 urteko ibilbidea islatuko du. Hain zuzen ere, disko-liburua izango da Bide Ertzeanek esku artean duen proiektu berria, eta Jon Eskisabelek idatzitako biografia izango dute lagun diskoan jasotako abestiek.

Liburu horretan, taldearen nondik norakoak laburbilduko dira. Diskoa, berriz, 18 urte hauetan pilatu zaizkien bitxikerien bilduma izango da, 14 kantutan jasota. Horien artean, inoiz argitaratu ez dituzten abestiak egongo dira, baita diskoetatik kanpo utzitako kantak, eta zuzenean zein irratietan egindako moldaketak eta maketak ere.

Esan bezala, 1998an loratu zen Bide Ertzean, baina badirudi laster atsedenaldi mugagabea hartzeko asmoa duela. Horixe da, bederen, taldekideek iragarri dutena; lan berriaren aurkezpernaren ondotik, geldialdi luze bat egingo dutela, alegia.

Bira

Diskoa kaleratu ondoren, hiru kontzertu emango dituzte: lehena, Plateruena Kafe Antzokian, abenduaren 6an, Durangoko Azokaren baitan; bigarrena, abenduaren 15ean, Bilboko Kafe Antzokian; eta azkena, hilaren 18an, Donostiako Antzoki Zaharrean.

Durangoko emanaldia doakoa izango da, eta gainerako bi kontzertuetarako sarrerak eskuragarri daude jada.

jada.

jada.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Tolosako berriak