Albisteak

2017ko edizioa

Quique Gonzalezek girotuko du Mundaka Festivalen aurkezpena, abenduan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Abenduaren 23an egingo dute aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian.

Hirugarren edizioa beteko du 2017an Mundaka Festival jaialdiak. Oraindik denbora asko falta, da, ordea, aipatu festibalari hasiera emateko, orain arte, behintzat, uztailaren amaieran egin baitute jaialdia.

Orduntxe hartu zituen Mundakak Sunset Sons, Indigos, Danko Jones, Beri Txarrak, Capsula, Aurora & Betrayers, The Inspector Cluzo, The Waterboys, Los Enemigos eta Highlights taldeen emanaldiak. Aitzitik, 2017ko egitaraua erabaki gabe dago gaur-gaurkoz, baina dagoeneko iragarri dute abenduaren 23an aurkeztuko dutela hirugarren edizioa, Bilbon.

Hain zuzen ere, Kafe Antzokian izango da aurkezpena, non Quique Gonzalez & Los Detectivesen musikak girotuko duen ekitaldia. Sarrerak eskuragarri daude jada, Ticketearen webgunean.