Albisteak

Lan berria

Skakeitanen 'Galera' diskoa abenduaren 2an iritsiko da

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bederatzi kantu izango ditu Haritz Harreguyren laguntzarekin Usurbilgo Higain Estudioan grabatutako diskoak.

Asko dira urtero-urtero Durangoko Azokarekin batera diskoa kaleratzen dutenak, eta aurten, besteak beste, Skakeitan taldeak egingo du.

Azoka abiatzen den egunean bertan, abenduaren 2an, argitaratuko dute Galera diskoa, estudioko hirugarrena. Mauka diskoetxeak aurreratu duenez, Haritz Harreguyrekin grabatu dute Usurbilgo Higain Estudioan aurki esku artean izango duten lana.

Prozesu luzea izan da, "barruan zuten guztia" askatu dutelako taldekideek. Gainera, ekoizpen aldetik, inoiz baino disko landuagoa prestatu dute. Skakeitanen esanetan, "mimo handiz egindako bederatzi adardun zuhaitza landatu dute, udazkenari aurre eginez, indartsu loratuko dena".

Lan horretan, kolaborazio bereziak ere izan dituzte, eta oraindik argitu ez dituzten sorpresaren bat edo beste ere jaso dute.

ere jaso dute.