Albisteak

Emanaldiak

Asteburuko musika agenda, kontzertuz lepo

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Huntza, Josu Bergara, Eraso!, Sorkun, Bullet Proof Lovers, Fuel Fandango eta Liher izango dira asteburuan Euskal Herrian.

OSTIRALA

"Aldapan gora" kantuari esker ahoz aho dabilen Huntza taldeak kontzertua du ostiralean Ataunen. Tolosan, berriz, Altxatu eta Leihotikan igoko dira agertokira, eta horixe berori egingo du Oñatin Eraso! taldeak. Bilbon ere izango da zer entzun. Josu Bergara, adibidez, BIBA kultura aretoan egongo da.

Gainera, Inoren Ero Ni eta Los Nitxos taldeek Gasteiz bisitatuko dute, eta Etxek, Leitza.

LARUNBATA

Donostian egingo dugu larunbateko aurreneko geldialdia. Han, Sorkun, Eraso!, Voltaia eta Physis Versus Nomos aterako dira oholtzara. Handik ez oso urruti, Tolosan, hain zuzen, Fumut eta Bullet Proof Lovers taldeek joko dute, eta Gasteizen, Fuel Fandangok.

Larunbateko gainerako hitzordu garrantzitsuenak Bizkaian iragarri dituzte: Kuenta Atrás eta El Reno Renardo, Algortan, eta Bonus Track eta Narco, Zornotzan.

IGANDEA

Iganderako emanaldi bakarra nabarmenduko dugu, Liherrek Larrabasterran eskainiko duena, hain justu.