Albisteak

Kontzertuak, Euskal Herrian

Lainen agurra, asteburuko kontzertuen agendan nabarmenena

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Etxe, Izaro, Izaki Gardenak, Bi Bala, Eratu eta Mikel Uraken arituko dira asteburuan Euskal Herrian.

Liherrek Arrasateko gaztetxean du gaur hitzordua.

OSTIRALA

Ostiralean, ohi baino kontzertu gutxiago egongo dira Euskal Herrian. Donostiak, adibidez, Joseba Tapia & Besamotzak taldearen emanaldia hartuko du, eta Tolosak, Etxerena eta Izarorena.

Gainera, Montauk eta Mikel Uraken Oñatin arituko dira, eta Izaki Gardenak eta Joseba Irazoki, Mendatan.

LARUNBATA

Baionan egingo dugu larunbateko lehenengo geldialdia. Han, Voltaia eta Fuck Norris izango dira. Gasteizen, berriz, Olatz Salvador, Bob Xatar, Telmo Trenor, Mikel Uraken, Eratu eta Mor More igoko dira gaztetxeko oholtzara, eta Zizurrek The Capaces, El Sonido de la Metralla, Skabidean, Vagos y Maleantes, Las Tipex eta Alpaka HxC taldeen zuzenekoak hartuko ditu.

Gainerako kontzertu esanguratsuenak Gipuzkoan izango dira: Luz de Putas, Irunen; Bi Bala, Gaitza eta Fly Shit, Orion, eta Zamarra eta Aterkia, Urretxun.

Alabaina, larunbateko hitzordu garrantzitsuena Lainen agurra izango da. Aipatu taldeak Tolosan agurtuko ditu jarraitzaileak.

IGANDEA

Igandean, Harkaitz Canok eta Mursegok doinu lasaiz jantziko dute Oiartzun. Bergarako gaztetxean, berriz, Joseba B. Lenoir eta Mobydick aterako dira agertokira.

ira agertokira.

ira agertokira.