Albisteak

2017ko uztailean, Mundakan

Mando Diao eta Quique Gonzalez Mundaka Festival jaialdian arituko dira

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Lee Fields & The Expressions, Peter Harper kaliforniarra eta Last Fair Deal rock talde bizkaitarra ere igoko dira Mundaka Festival jaialdiko oholtzara, 2017ko uztailean.

  • Argazkia: Saga Berlin.

    Argazkia: Saga Berlin.

Mundaka Festival jaialdiaren hirugarren edizioa uztailaren 28tik 30era egingo dute, eta Mando Diao izango da kartelburuetako bat. Dena den, oraingoz talde gutxi batzuen emanaldiak iragarri dituzte. Pop, mod, soul, R&B eta Brit-pop musika uztartuta, disko berria aurkezteko asmoz iritsiko da talde suediarra Santa Katalinara.

Gainera, Bilboko Kafe Antzokiko kontzerturako sarrera guztiak agortu ostean, Quique Gonzalez & Los Detectives taldeak Euskal Herria bisitatuko du berriro. Horiek, ostera, ez dira gaurkoan iragarritako emanaldi bakarrak. Izan ere, Lee Fields & The Expressions, Peter Harper kaliforniarra eta Last Fair Deal rock talde bizkaitarra ere igoko dira Mundaka Festival jaialdiko oholtzara, datorren urteko uztailean.

Sarrerak

Sarrerak 55 euroan daude salgai www.mundakafestival.eus webgunean.