Albisteak

Aste honetan

'Don't Wanna Know' kanta, 'Top Gaztea'ko lehen tokian

eitb.eus

Rae Sremmunrd eta Gucci Mane artisten 'Black Beatles' kanta bigarren tokira jaitsi da. Hirugarrenean, berriz, Clean Bandit, Sean Paul eta Anne Marie artisten 'Rockbye' kanta dago asteon.

Maroon 5 taldearen eta Kendrick Lamar Rap kantariaren 'Don't Wanna Know' lan arrakastatsuak eskuratu du 'Top Gaztea'ren lehen postua aste honetan. Rae Sremmunrd eta Gucci Mane artisten 'Black Beatles' kantak zilarrezko domina eraman du, eta Clean Bandit, Sean Paul eta Anne Marie musikarien 'Rockbye' abestia hirugarrenera jaitsi da, bigarrenetik.

Huntza taldearen 'Aldapan Gora' abestia laugarren kokatu da asteon, postu bat galdu ondoren. Atzetik, bosgarrenean, 'Lost on You' LP artistaren lana dago, beste aste batez behintzat.

Seigarren tokian ere ez dago aldaketarik: Skakeitan-ek eta Manu Chaok, 'Lerro hutsen artean' abestiari esker, toki bera mantendu dute. Zazpigarrenean, asteon ere, 'Human' dago, Rag'n'Bone Man artisten kantarekin.

Postu bat atzerago, zortzigarrenean, Shawn Mendes artistaren 'Mercy' lana aurki dezakegu berriro ere. Bederatzigarrenean, berriz, Gatibu talde bizkaitarra kokatu da, 'Nire Ondoan Bazina' kantari esker. Azkenik, hamargarrenean, The Weeknd ft. Daft Punk daude, 'I feel it coming' arrakastarekin.

 

Ondorengo artistak eta abestiak daude atzeragoko postuetan:

11. Vendetta: 'Bother The Police'

12. Bruno Mars: '24k Magic'

13. Robbie Williams: 'Love my life'

14. Hesian: 'Hemen naiz'

15. Sia eta Kendrick Lamar: 'The Greatest'

16. Xabi Solano: 'Nere mundu txiki polit hontan'

17. Alan Walker: 'Alone'

18. James Arthur: 'Say You Won't Let Go'

19. Zea Mays: 'Enbata'

20. Robin Schulz & David Guetta ft. Cheat Codes: 'Shed A Light'

21. Charli XCX ft Lil Yachty: 'After the Afterparty'

22. Neiked ft dyo: 'Sexual'

23. Su ta Gar: 'Bazoaz'

24. Twenty One Pilots: 'Heathens'

25. The Chainsmokers ft. Halsey: 'Closer'

26. DJ Snake eta Justin Bieber: 'Let Me Love You'

27. Calvin Harris: 'My Way'

28. Lil Wayne, Wiz Khalifa eta Imagine Dragons: 'Sucker For Pain'

29. Anticontinente: 'Kafe Zianuro'

30. Jonas Blue ft. JP Cooper: 'Perfect Strangers'

 

Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

-Ed Sheeran - 'Shape Of You'

-Zayn ft. Taylor Swift - 'I Don't Wanna Live Forever'