Albisteak
Ekainaren 30etik aurrera
EHZ Festibala jaialdia, egunez egun
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Ekainaren 30etik uztailaren 2ra egingo da jaialdia Lekornen, eta ordutegiak iragarri ez badituzte ere, dagoeneko ezaguna da kontzertuen egunez eguneko antolaketa.
-
EHZ Zuzenean
EHZ Festibala jaialdia "Sorgin zelaian, gurean asma" leloari eutsita iritsiko da ekainaren 30ean Lekornera, hiru egunez bertantxe geratzeko asmoarekin. Urtero bezala, musikak leku garrantzitsua beteko du, nahiz eta askotariko jarduerak egongo diren.
Zuzenekoak, egunez egun
EKAINAK 30, OSTIRALA
Zoo
Wucan
Nova Twins
Zea Mays
Gallops
Zezenaren Taldea
Pi L.T.
Smokey Joe & The Kid
UZTAILAK 1, LARUNBATA
Kuartz
Akua Naru
Duchess Says
Gatibu
Gablé eta Marta Ren & The Groovelvets
Kumbia Queers
De Staat
Leska
UZTAILAK 2, IGANDEA
Oum
Frikun
Huntza
Las Taradas
La Cafetera Roja
The Mitchi Bitchi Bar
Sarrerak
Hiru eguneko bonua 51 euroan dago eskuragarri, eta egun bakarreko sarrerak 26 euroko prezioa dauka; igandekoak, salbu. Hain zuzen ere, 11 euroren truke eros daiteke uztailaren 2ko txartela.
Internet bidez daude salgai sarrerak, baina txarteldegian ere egongo da erosteko aukera.