Albisteak

Udako bira

Su Ta Gar, aretotik plazara

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Behin areto-bira amaituta, herrietako festetan arituko da Su Ta Gar, ekaina eta abuztua bitartean.

Aretoetatik egin duten bira bukatu eta gutxira, Su Ta Gar taldeak iragarri du uda honetan hainbat herritako festetan arituko dela. Hala, areto itxiak atzean utzi eta plazetako agertokiak dituzte orain jomugan.

Ostiral honetan, adibidez, Sestaoko Kasko plazan izango dira, eta datorren asteko ostiralean (ekainaren 30ean) Lapuebla de Labarcan dute hitzordua; Rock Fest jaialdian, hain zuzen.

Uztailean ere ez dira etxean geldituko eibartarrak. Hala, hilaren 1ean Asteasuko herriko plaza bistatuko dute; 7an, Eibarko Amañako enparantza; uztailaren 15ean, Bidarrai; 22an, Gorliz; 28an, Lakuntza (Hatortxu Rock), eta 29an, Lemoa.

Abuzturako, berriz, bi zuzeneko iragarri dituzte: lehena, Sodupen, hilaren 12an, eta bigarrena, Amurrion, abuztuaren 14an.

buztuaren 14an.