Albisteak

Abuztuaren 11tik 17ra

Huntza, Porco Bravo eta DJ Bull, Ondarroako jaietan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Egurra ta Kitto, Voltaia, Katez, Juantxo Skalari eta Tremenda Jauria ere arituko dira Ondarroan, abuztuaren 11tik 17ra.

  • Huntza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Huntza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Andre Mariaren jaiak ospatzen dituzte urtero ondarroarrek, baina aurten Santa Klara egunean abiatuko dituzte festak. Egun horretarako, kontzertu akustikoa iragarri dute; Pettiren eta Noi Urriken emanaldi musikatua, hain zuzen.

Bi egun geroago, Egurra ta Kittoren bisita jasoko dute, eta Afu eta Susunkordan ere igoko dira agertokira.

Horiek, baina, ez dira Ondarroako jaietan entzungo diren talde bakarrak izango; izan ere, abuztuaren 15ean zenbait kontzertu hartuko ditu gaztetxeak: Voltaia eta Katez, besteak beste. Itsasaurre plazan, berriz, Demode Quarteten musika entzungo da.

Bestalde, abuztuaren 16an, Porco Bravo, Juantxo Skalari eta Tremenda Jauria bihurtuko dira gaueko protagonista, eta horixe berori egingo dute Harak, Sara Hebek, DJ Bullek eta Huntzak jaietako azken egunean.