Albisteak

Kendrick Lamar garaile, MTV Video Music Awards sarietan

AGENTZIAK | EITB.EUS

Guztira, bost sari jaso ditu Lamarrek. Luis Fonsi, ordea, esku-hutsik itzuli da etxera, Lil Uzi Vertek udako kantu onenaren saria eraman ostean.

  • Kendrick Lamar. Argazkia: EFE

    Kendrick Lamar. Argazkia: EFE

Kendrick Lamar rap musikari estatubatuarra izan da garaile bart Los Angelesen banatutako MTV Video Music Awards sarietan. Orotara, bost sari jaso ditu; besteak beste, bideoklip onenaren golardoa, "HUMBLE" bideoari esker.

Damn (2017) diskoak indartu egin du Lamarren arrakasta. Hala, efektu berezi, zuzendaritza artistiko eta zuzendaritza onena izateagatik ere saritu dute lan horretan jasoTAKO "Humble" bideoklipa. Gainera, hip-hop bideo onenaren saria eskuratu du. Urteko artista onenaren aipamena, aitzitik, Ed Sheeran musikari britainiarrarentzat izan zen.

Bestalde, Khalid izendatu zuten artista berri onena, Zaynentzat eta Taylor Swiftentzat izan ziren kolaborazio onenen sariak, Kany Westek irabazi du koreografia onenaren lehia eta Zedd eta Alessia Cara nagusitu ziren dance bideo onenaren sailean.

Era berean, Fifth Harmony eta Gucci Mane saritu dituzte pop bideo onena egiteagatik, eta Lil Uzi Verteren "XO Tour Llif3" aukeratu zuten udako kantu, Luis Fonsiren "Despacito" abestiari aurrea hartuta.

aurrea hartuta.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika