Albisteak

Bira

Willis Drummondek sei kontzertu iragarri ditu irailerako

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Hondarribia, Zestoa, Sara, Sopela, Oñati eta Iurreta harrapatuko ditu Willis Drummondek hilabete honetan.

Agenda beteta dauka Willis Drummond taldeak uda amaierarako. Bihar bertan, Hondarribiko festetan izango dira lapurtarrak, azken orduan sare sozialen bidez jakitera eman dutenez.

Ostegunean, berriz, Zestoa bisitatuko dute, eta, aurreikusitakoaren arabera, larunbatean Saran egongo dira. Lau egunetan, beraz, hiru zuzeneko eskainiko ditu Willis Drummondek.

Horiek, ostera, ez dira hilabete honetarako hitzartu dituzten emanaldi bakarrak izango. Izan ere, hilaren 22an Sopela Kosta Fest jaialdia astinduko dute. Hori gutxi ez eta, Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak jaian, Oñatin, ere arituko dira, irailaren 24an.

Azken kontzertua Iurretako festetan dute, irailaren 29an.

Kontzertuak:

Irailak 6, Hondarribia

Irailak 7, Zestoa

Irailak 9, Sara

Irailak 22, Sopela

Irailak 24, Oñati

Irailak 29, Iurreta