Albisteak

Egitaraua

Soziedad Alkoholika, ETS eta Las Tea Party nagusi, Galdakaoko jaietan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gainera, The Bond Scott Band eta Creedence Time taldeek AC/DCren eta Creedence Clearwater Revival taldeen doinuak eramango dituzte Bizkaiko udalerri horretara, irailaren 8tik 16ra.

Dakizuenez, bozketa bidez aukeratu ohi dituzte jaietako kontzertuak Galdakaoko bizilagunek, eta aurten ere horrelaxe egin dute. Maiatzean abiatu zuen inkesta Udalak, eta guztira 700 herritarrek hartu dute parte hautaketa prozesuan. Behin aukeraketa eginda, Soziedad Alkoholika, En Tol Sarmiento eta Las Tea Party (Berta Bittersweet, Ane Guria, La Basu eta Muad Muasel lagun dituztela) igoko dira oholtzara irailaren 8tik 16ra.

HERRITARREN BOTOAK

Irailak 8, ostirala

  1. The Bond Scott Band + Creedence Time (AC/DC eta Creedence Clearwater Revival taldeen tributuak). Jasotako botoak: 265 (% 38)
  2. Dylan Uncut + Californicators (Bob Dylan eta Red Hot Chili Peppers taldeen tributua). Jasotako botoak: 223 (% 31,9)
  3. Leña al mono + Derivas (Leño eta Héroes del silencio taldeen tributua). Jasotako botoak: 100 (% 14,3)
  4. The Smoking Stones (Rolling Stones taldearen tributua). Jasotako botoak: 110 (% 15,8)

Irailak 9, larunbata

  1. ETS (En tol Sarmiento). Jasotako botoak: 220 (%31,5)
  2. Hesian. Jasotako botoak: 169 (% 24,2)
  3. EH Sukarra. Jasotako botoak: 149 (% 21,3)
  4. Urtz. Jasotako botoak: 86 (% 12,3)
  5. Gari. Jasotako botoak: 66 (% 9,5)

Irailak 15, ostirala

  1. Las Tea Party (Berta Bittersweet, AneGuria, La Basu eta Mad Muaselek lagunduta). Jasotako botoak: 241 (%34,5)
  2. Enkore. Jasotako botoak: 221 (% 31,7)
  3. Eskean kristo. Jasotako botoak: 191 (% 27,4)
  4. Lone Ark. Jasotako botoak: 45 (% 6,4)

Irailak 16, larunbata

  1. S.A. (Soziedad Alkoholika). Jasotako botoak: 245 (% 35,1)
  2. Riot Propaganda. Jasotako botoak: 194 (% 27,8)
  3. Chambao. Jasotako botoak: 112 (% 16)
  4. Muchachito Bombo Infierno. Jasotako botoak: 62 (% 8,9)
  5. Seguridad Social. Jasotako botoak: 65 (% 9,3)
  6. Coque Malla. Jasotako botoak: 25 (% 3,6)
(% 3,6)