Albisteak

Joe la Reinaren disko berria urriaren 27an iritsiko da

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Aldaketa izan dute Joe la Reinaren abestiek, Lucas Malcorrak zuzendutako taldea estilo ezberdinetara zabaldu baita lan berrian.

Joe la Reinak iragarri du urriaren 27an argitaratuko dutela Esas nuevas modas disko berria. Aurretik, lan horretan jaso dituzten abestiak aurkezten ibili dira. Hain zuzen ere, orain arte hiru kantu ("Leonor", "Chaveas" eta "Otro dia") estreinatu dituzte plataforma digitaletan, eta horiek 500.00 entzunaldi lortu dituzte denbora laburrean.

Bailamos por miedo da orain arte Los Chaveas izenarekin ere ezagun den talde donostiarrak argitaratutako disko bakarra. Denborarekin, baina, aldaketa izan dute Joe la Reinaren abestiek, Lucas Malcorrak zuzendutako taldea estilo ezberdinetara zabaldu baita lan berrian.

Aurreko diskoan nabarmenagoa zen bakarkako lana, bigarren proiektu honetan, aldiz, talde-lana da nagusi. Oro har, disko anitza da, talde ezberdinetako musikariek egindako playlist baten itxurakoa.