Albisteak

Irailetik abendura

Abian da Belako taldearen mundu mailako bira

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Moskun emango dute aurreneko kontzertua gaur bertan, eta azkena Glasgowen izango da abenduaren 2an.

Belako talde mungiarra errepidean da jada. Render me numb, trivial violence diskoko abestiak grabatzen ibili dira azkenaldian. Behin hori bukatuta, mundu mailako kontzertu bira bati ekin diote. Hain zuzen, gaur hasiko dute bira hori, Moskun, eta abenduan emango dute azken emanaldia (orain arte iragarritako azkena), Glasgown.

Bien bitartean, bide luzea egiteko asmoa dute. Moskun, adibidez, bigarren hitzordu bat dute larunbatean, eta jarraian iritsiko dira Tokioko eta Seulgo kontzertuak. Ondoren, Mexiko bisitatuko dute, han hainbat geldialdi egiteko. Bukatzeko, Europan hainbat zuzeneko dituzte hitzartuta: Londresen, Edinburgon eta Glasgown, besteak beste.

Disko berria

Oraindik ez dute iragarri noiz argitaratuko duten estudioko hirugarren lana, baina "laster" izango dela aurreratu dute. 

Belakok 2016an kaleratu zuen Hamen diskoa. Eurie proiektuak, berriz, 2013an ikusi zuen argia.

Bira

Irailak 21, Mosku

Irailak 23, Mosku

Irailak 27, Tokio

Irailak 28, Tokio

Irailak 30, Seul

Urriak 1, Seul

Urriak 7, Mexiko Hiria

Urriak 13, Mexiko Hiria

Urriak 20, Los Angeles

Urriak 28, San Cristobal

Urriak 29, Tonala

Azaroak 10, Mexiko Hiria

Azaroak 11, Mexiko Hiria

Azaroak 21, Munich

Azaroak 22, Berlin

Azaroak 24, Hanburgo

Azaroak 25, Frankfurt

Azaroak 26, Düsseldorf

Azaroak 29, Londres

Abenduak 1, Edinburgo

Abenduak 2, Glasgow