Albisteak

Gaztearen eskutik

Gatiburen doako kontzertua Bilbon, Euskalduna Jauregiaren kanpoaldean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Hitzordua larunbat honetan izango da, 22:00etan. Gazteak antolatutako kontzertu horretara joateko ez da sarrerarik ordaindu beharko.

'Izan EiTB' jaia ospatuko da larunbat honetan Bilboko Euskalduna Jauregian, eta Gazteak ere egingo dio ekarpena festa erraldoi horri. Besteak beste, Hiru3 Jaia eta "Go!azen" telesailaren aurrestreinaldia hartuko ditu Bizkaiko hiriburuak egun horretan, baina plater nagusia 22:00etan iritsiko da, Gatiburi esker.

Alex Sarduiren taldeak Aske maitte, aske bizi estudioko azken diskoko kantuekin jantziko du Euskalduna Outdoor gunea, eta bizkaitarren abesti ezagunenak ere entzuteko aukera izango dute Euskalduna Jauregiaren kanpoaldera joaten direnek.

Esan bezala, Gazteak antolatutako kontzertu horretara joateko ez da sarrerarik behar, eta nahi duen pertsona orok ikusi ahalko du emanaldia.

Zatoz zu ere!