Asteburuko kontzertuen agenda, Euskal Herrian: Eskean Kristo eta Corizonas

musika

Musika

Estilo aniztasuna asteburuko kontzertuen agendan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2017/10/11

Besteak beste, Eskean Kristo, Beñat Igerabide, Potato, Odolaren Mintzoa, Corizonas eta Pelax arituko dira asteburuan Euskal Herrian.

  • Whatsapp
  • Bidali

Jai bezpera da askorentzat gaurko eguna, eta baten batzuek kontzerturen batera joateko aprobetxatuko dute gaua segur aski. Donostian, adibidez, Gure Bazterrak jaialdia egingo dute, eta Durangon Stronger Together, Tres41 eta Alerta igoko dira oholtza gainera jaiei hasiera emateko.

OSTEGUNA

Bermeok Borja Estankonaren kontzertua hartuko du ostegunean.

OSTIRALA

Durangoko festetan, Storm, Eskean Kristo eta Zeinke arituko dira. Tolosan, berriz, Beñat Igerabideren eta Xabi San Sebastianen kantu berriek hartuko dute Bonberenea.

LARUNBATA

Pink Floyden kantuek jantziko dute Bilboko Kafe Antzokia larunbatean, Pink Tones taldeari esker.

Esan gabe doa Durangoko festetan musika izango dela gaueko protagonista nagusia, Potato eta Priscilas Banden eskutik.

Gipuzkoa aldean ere egongo da zer entzun. Morganek Donostia bisitatuko du larunbatean, eta Rukulak eta Odolaren Mintzoak Tolosan dute hitzordua.

Bukatzeko, Corizonasen kantuekin bustiko da Gasteizko Jimmy Jazz aretoa.

IGANDEA

Pelaxek eta The Volcanicsek Donostiako Bukowski aretoa harrapatuko dute igandean, eta Borja Estankonak Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea astinduko du.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Irratia zuzenean

    Publizitatea
    Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena