2017/10/18

10:35

Albisteak

Urriaren 21etik abenduaren 2ra

Hesianek eta Su Ta Garrek Udagoieneko Ostera ekimenean hartuko dute parte

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Anarik irekiko du Udagoieneko Ostera egitasmoa larunbat honetan, Berrizen. Azaroaren 10ean, berriz, Larregik eta Hesianeko Franek eta Zuriñek emanaldi akustikoa eskainiko dute Igorren.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Udagoieneko Ostera ekimenak aurtengo egitaraua aurkeztu du. Urriaren 21ean hasi eta abenduaren 2an bukatuko da zirkuitua, eta Bizkaiko hainbat areto zapalduko dituzte egitasmo horretan parte hartuko duten musikariek.

Guztira, sei emanaldi hartuko ditu aurtengo edizioak; horietako lau kontzertuak izango dira, eta beste biak antzezlanak.

Agertokira igotzen lehena Anari izango da; urriaren 21ean, Epilogoa diskoko kantuak taularatuko ditu Berrizen.

Azaroaren 10ean, Larregi taldeak eta Hesianeko Franek eta Zuriñek emanaldi akustikoa eskainiko dute Igorren, eta Kepa Junkeraren txanda izango da gero. Hain zuzen ere, Bilboko BBK aretoa bisitatuko du Junkerak azaroaren 19an, Sorginak eta Maletak ikuskizuna aurkezteko.

Azaroko azken hitzordua, berriz, Su Ta Garren eskutik helduko da Bilboko Kafe Antzokira, hilaren 23an.

Bukatzeko, abenduaren 2an, Miss Karaoke antzezlana aurkeztuko dute Leioan Metrokoadroka eta Pez Limbo taldeek.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;