2017/10/24

13:19

Albisteak

Abenduaren 26an, Bilbon

Señores, Jupiter Jon eta McEnroe, Izar & Star zikloaren 100. emanaldian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

REM eta El Último de la Fila taldeen kantuak eramango dituzte oholtzara Señoresek eta McEnroek. Bestalde, Jupiter Jonek "Punky Reggae Party" ikuskizuna eskainiko du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Nazioarteko talde entzutetsuen doinuak taularatu ohi dituzte Izar & Star ziklo ezagunean, eta halaxe egingo dute 100. emanaldian ere. Abenduaren 26an izango da hitzordua Bilboko Kafe Antzokian, eta Señores, Jupiter Jon eta McEnroe taldeak igoko dira agertokira.

Hala, REM taldearen kantu mitikoenak moldatuko ditu Señoresek, El Último de la Filaren abestiak kantatuko dituzte McEnroe taldekoek eta "Punky Reggae Party" ikuskizuna eskainiko dute Jupiter Jon gipuzkoarrek. Hain zuzen ere, talde eta artista askoren kantuak moldatuko dituzte, Gong, Psychic TV, Lydia Lunch eta Linton Kwesi Johnsonenak, besteak beste.

Alabaina, ziklo gehiago ere izango dira urte bukaera iritsi orduko. Batetik, Nico abeslariaren azalean jarriko da Elena Setien musikari gipuzkoarra azaroaren 23an. Bestetik, Tom Pettyri egingo diote gorazarre hainbat taldek hilaren 26an. Azkenik, Wilcoren zenbait abesti euskaratuko ditu Lou Topetek azaroaren 30ean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Musika
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;