2017/12/14

12:37

Albisteak

Emanaldi bakarra

Bidehuts zigiluak 'Mirailak' bilduma aurkeztuko du ostiralean Donostian

LUZIA ZUGADI | eitb.eus

Bidehutseko hamar taldek proiektu berberean parte hartu duten beste horrenbeste musikariren abestiak moldatu dituzte bilduma horretan. Donostiakoa izango da emanaldi bakarra.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Abenduaren 1ean, Mirailak bilduma argitaratu zuen Bidehutsek, zigiluaren hamargarren urtemuga ospatze aldera. Disko horrek Bidehutseko kide diren musikarien moldaketak jaso ditu; guztira, hamar. Hain zuzen, moldaketa gurutzatuak dira lan horretan bildutakoak; hau da, Bidehutseko hamar taldek proiektu berberean parte hartu duten beste horrenbeste talderen abestiak moldatu dituzte.

Bi aste geroago, diskoa zuzenean aurkezteko ordua heldu da. Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean erakutsiko dute bilduma horretako edukia ostiral honetan, eta horixe izango da zuzeneko aurkezpen bakarra.

21:00etan, Anari, Audience, Joseba Irazoki, Inoren Ero Ni, Jupiter Jon, Lisabo, Mursego, Nire eta Sacco arituko dira bertan. Bidehutsetik argitu dutenez, artista bakoitzak ez du kontzertu oso bat emango, bederatzi taldek elkarrekin egindako zuzeneko bat izango baita. Sarrera guztiak agortuta daude.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;