Albisteak

Kontzertua

Gatibuk Atarrabian emango dio ongietorria 2018ari

LUZIA ZUGADI | eitb.eus

Ostiral honetan Totem aretoan egongo dira Alex Sardui eta taldekideak. Sarrerak salgai daude jada.

  • Gatibu. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Gatibu. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Durangoko Plateruena Kafe Antzokiko bi emanaldiek izandako arrakastaz jabetuta, Gatibuk agertokira berriro igotzeko gogoa erakutsi du. Horrela, urte berriari ongietorria emateko, ostiral honetan Atarrabia bisitatuko dutela iragarri zuten duela aste batzuk taldekideek, sare sozialen bidez.

Hain zuzen ere, urtarrilaren 5ean, Errege Egunaren bezperan, izango da aipatu kontzertua, 21:00etan. Hasiera batean, Iruñeko Indara Club areto berria estreinatuko zutela esan zuten Alex Sarduik eta taldekideek, baina sarreren salmenta handiaz jabetuta, Atarrabiako Totem aretora aldatu zuten zuzenekoa.

Sarrerak eskuragarri daude jada Gatiburen webgune ofizialean.