2018/01/03

10:35

Albisteak

Kontzertua

The Strypes talde irlandarra Bilbon izango da otsailean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

'Spitting Image' estudioko hirugarren lanarekin helduko dira Bizkaiko hiriburuko Kafe Antzokira otsailaren 2an.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Espainiako Estatuan bi kontzertu emango ditu The Strypes talde irlandarrak hurrengo hilabetean; lehena, Bartzelonan, eta bigarrena, Madrilen. Aurretik, ostera, Bilbon izango dira, Max Meser artista gonbidatua lagun dutela.

2010ean sortu zuten The Strypes taldea Cavanen (Irlanda), eta taldekideek hamasei urte zituztela argitaratu zuten lehendabiziko diskoa. Ross Farrellyk, Josh McCloreyk, Pete O'Hanlonek eta Ewan Walshek osatzen dute gaur egun taldea.

Urteen joan etorrian abesti berriak sortzen eta kantu horiek taula gainean defendatzen aritu dira. Hori horrela, Spitting Image estudioko hirugarren lanarekin helduko dira Bizkaiko hiriburuko Kafe Antzokira otsailaren 2an.

Sarrerak

Bilboko kontzerturako sarrerak 15 euroan daude salgai. Txarteldegian, berriz, 18 euroko prezioa izango dute.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena