Albisteak

Urtarrilaren 5ean, Gasteizen

Sex Museumek Hell Doradon ospatuko du Errege gaua, urtero bezala

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Madrilgo Malasaña auzotik iritsiko dira Gasteizera Sex Museum taldekoak aipatu aretoa rock musikaz janzteko. Hantxe arituko da, baita, Jao Tomba E Sua Orchestra TDK Chrome.

Errege gauean, urtarrilaren 5ean, ohitura bilakatu da Sex Museum taldeak Gasteizko Hell Dorado aretoa bisitatzea, eta aurten ere madrildarrek ez dute urteroko hitzordu horretara hutsik egingo.

1985ean sortu zenetik, rock independentea izan du oinarri Sex Museumek. Ibilbide luze horretan hamahiru disko argitaratu dituzte, baita Europatik dozenaka bira egin ere. Zuzenekoetan erakusten duen indarra da taldearen ezaugarri nabarmenetako bat.

Madrilgo Malasaña auzotik iritsitako taldea, ostera, ez da bakarrik egongo Arabako hiriburuko kontzertuan, Jao Tomba E Sua Orchestra TDK Chromek ere joko baitu.

Ateak 22:00etan irekiko dituzte, eta ordubete geroago hasiko dira zuzenekoak.