Albisteak
Martxoaren 3tik 11ra
Gernikako Lekuek jaialdiak Glaukoma, Anita Parker eta Nudozurdo gonbidatuko ditu
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Gainera, The Reberend Shawn eta Balerdi Balerdi ere aterako dira agertokira martxoaren 3tik aurrera.
-
Lekuek Jaialdia 2018
Martxoaren 3tik 11ra egingo dute aurten Gernikan hain ezaguna den Lekuek Festibala. Urtero bezala, talde garrantzitsuen kontzertuek bustiko dute Bizkaiko aipatu udalerria, negu bukaeran.
Oraindik bi hilabete falta badira ere, antolatzaileek dagoeneko iragarri dituzte datorren edizioan arituko diren zenbait talderen izenak. Hain zuzen ere, Nudozurdo, The Reberend Shawn Amos, Glaukoma, Anita Parker eta Balerdi Balerdi igoko dira oholtzara.
Kontzertuak ez ezik, erakusketak, proiekzioak eta tailerrak ere egongo dira egun horietan.
Sarrerak
Sarrerei dagokienez, aipatzekoa da urtarrilaren 26an jarriko dituztela salgai, antolatzaileek sare sozialen bidez jakinarazi dutenez.