Motorhead taldeko Eddie Clarke, 'Fast Eddie', hil da

musika

Heriotza

Motorhead taldeko Eddie Clarke hil da

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

2018/01/12

Pneumoniak jota hil zen asteazkenean Motorhead taldeko sortzaileetako bat izan zena, 67 urte zituela.

  • Whatsapp
  • Bidali

Eddie Clarke ("Fast Eddie") gitarra-jotzaile britainiarra hil zen asteazkenean, 67 urte zituela, pneumoniak jota. Motorhead taldearen sortzaileetatik bizirik geratzen zen bakarra zen "Fast". Albistea taldeak berak eman du, Facebook bidez.

"Fast Eddie" (Eddie azkarra) izenarekn zen ezaguna, bereziki, Clarke, eta 1976 eta 1982 artean aritu zen aipatu heavy taldean, Lemmy Kilmister abeslariarekin eta Ohil Taylor bateria-jotzailearekin batera.

"Lur jota gaude duela gutxi ezagutu dugun albisteagatik", adierazi dute agiri batean Motorhead taldekoek, Clarkeren heriotzaren berri eman ostean. Dirudienez, asteazkenean zendu zen musikari ohia ospitalean, eta "bakean" joan omen zen.

Taldeak argitaratutako sei diskotan hartu zuen parte, baina AEBtik egiten ari ziren bira batean taldea uzteko erabakia hartu zuen. Orduan, UFO taldetik iritsitako Pete Way baxu-jotzailearekin elkartu zen, eta Fastway sortu zuen. Talde berri horrekin, zazpi disko kaleratu zituen, Eat Dog Eat azkena, 2011n argitaratutakoa.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Irratia zuzenean

    Publizitatea
    Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena