Albisteak

Kontzertuen agenda

Musikak harrapatuko du Euskal Herria asteburu osoan zehar

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, WAS, Rafa Rueda, Keu Agirretxea eta Jon Gurrutxaga, Ze Esatek!, Lbe, Governors, Anari eta Ruper Ordorika arituko dira hurrengo egunetan Euskal Herrian.

Jabier Muguruzaren disko berriko kantuek hartuko dute Bilboko Kafe Antzokia gaur bertan, baita Ricardo Lezonen abestiek ere.

Donostian Lukiek eta Indian Feathers taldeak arituko dira, eta Gasteizen Bon Scott Revival Show ikuskizuna antolatu dute.

OSTIRALA

Pelax taldeak Arrankudiagan joko du, Hutsek eta ONek, Barakaldon, eta WASek eta Gerentek Bilbon. Bizkaiko hiriburuan, gainera, Dientes de Luna eta Cuarto Traste izango dira.

Araba aldera mugituta, La M.O.D.A.k Gasteizen emango duen kontzertuarekin egingo dugu topo. Bestalde, Apolo aretoan Rafa Ruedaren kantu berriak entzungo dira.

Gipuzkoan bukatuko dugu ostirala. Alde batetik, Elgoibarren bukatuko dute bira Keu Agirretxeak eta Jon Gurrutxagak. Bestetik, Glaukoma eta Autobus Magikoa taldeen vista jasoko du Oñatik.

LARUNBATA

Ze Esatek! eta Nomadak Amurrioko Burubio Kultur Elkarteko oholtzara igoko dira. Horixe berori egingo dute Gasteizen Libek eta Birkitek.

Iruñeara gerturatzen direnek, berriz, Planeta DEF eta Governors taldeen zuzenekoekin gozatuko dute.

Bukatzeko, Bizkaian iragarri dituzten hiru hitzordu aipatuko ditugu. Lehenik eta behin, azpimarratzeko modukoa da The Beatlesen eta The Rolling Stonesen doinuek harrapatuko dutela Bilboko Kafe Antzokia, Izar & Star zikloaren baitan. Bigarrenik, Zesurak eta Kulto kultibok Elorrioko gaztetxea astinduko dute. Azkenik, Vulk eta Señores Gernika-Lumoko Iparragirre aretoko agertokira aterako dira.

IGANDEA

Mursegok doinu lasaiz jantziko du Larrabetzu igandean. Horixe berori egingo du Anarik Lekunberrin.

Horrez gain, Ruper Ordorika zuzenean ikusteko aukera izango dute igandean Durangoko Plateruena Kafe Antzokira gerturatzen direnek.