Albisteak

Martxoan, Bilbon

Bizbak Indie jaialdia bueltan da

ERREDAKZIOA| EITB.EUS

EHUko Bizkaia Aretoan (Bilbo) egingo dute jaialdia martxoaren 16an eta 23an. Hantxe arituko dira, besteak beste, Atom Rhumba, Anari eta Nuria Graham.

  • Bizbak Indie jaialdia bueltan da

    Bizbak Indie jaialdia bueltan da

Bizbak Indie musika jaialdiak itzultzeko asmoa dauka. Izan ere, martxoaren 16an eta 23an egingo dute aipatu festibala EHUko Bizkaia Aretoan. Orain arte talde ezagunak aritu izan dira bertan; besteak beste, Capsula eta Mursego.

Edizio berri honetara, berriz, orain arte Bizbak Indie jaialdian ikusi ez ditugun zenbait artista gonbidatu dituzte.

Lehenengo ostiralean, hots, martxoaren 16an, Atom Rhumba, Rrucculla Barakaldoko elektronika taldea eta Kaskezur laukote nafarra igoko dira oholtzara. Bigarren ostiralean, martxoaren 23an, Anari, Nuria Graham eta Joana Serrat izango dira protagonista.