2018/01/23

10:45

Albisteak

Aldaketa

Willis Drummond hirukotea izango da aurrerantzean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Otsailaren 10ean emango dute lehenengo kontzertua, Baionan, Joseba Baleztena barik. Hiru egun geroago, Japonian izango dira, Tokiko auzoetatik bira labur bat egiteko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Duela hamabost urte sortu zen Willis Drummond taldea, hirukote gisa. Gerora, laugarren taldekide bat batu zitzaion jatorrizko taldeari, eta bost izatera ere iritsi ziren garai batean.

Bi aste igaro dira Joseba Baleztenak Bilboko Kafe Antzokian zaleak agurtu zituenetik. Harrezkero, zurrumurruak zurrumurru, ezjakintasuna izan da nagusi lapurtarren jarraitzaileen artean, inork ez zekielako Berako musikaria nork ordezkatuko zuen.

Azken orduotan, ordea, jakinkizun zeuden horien zalantzak argitu ditu taldeak berak, eta aurrerantzean emango dituzten kontzertuetan hirukote formatuan arituko direla argitu dute. Entseguak bide onetik doazela eta ereindako lan hori agertoki gainera eramateko irrikaz daudela esan dute, hain zuzen, taldekidek.

Hartara, Baionan eskainiko dute aurreneko emanaldia otsailaren 10ean, Baionan Bar Fest jaiarekin bat eginda. Behin zuzeneko hori emanda, Loiuko aireportura zuzenduko dira, Japonia aldera bidatzeko asmoa dutelako. Guztira, lau hitzordu iragarri dituzte han: otsailaren 13an, Shibuyan (Tokio); hilaren 17an eta 18an, Shinjukun (Tokio), eta 19an, Shimokitazawan (Tokio).

Gainera, datozen egunetan albiste gehiago zabalduko dituztela gaineratu dute.

 

 

(Bilboko Kafe Antzokian urtarrilaren 6an emandako kontzertua)

ako kontzertua)

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;