Albisteak
Berriak
Ostiralean helduko da Rural Zombies taldearen disko berria
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Talde zestoarrak 'From home to Hospital St.' estudioko lan berria argitaratuko du aste honetan. Dagoeneko entzun dugu "Bi" aurrerapen-kantua.
Estudioko bigarren proiektuari azken zertzeladak eman ostean, Rural Zombies taldeak prest du disko berria. From home to Hospital St. lana ostiral honetan, urtarrilaren 26an, argitaratuko dute, eta, aurreikusitakoaren arabera, asmo handiko ekoizpena da zestoarrek esku artean dutena. Eñaut Gaztañagaren eskuetan jarri ziren, lan berria grabatzeko.
Dirudienez, gitarrek berebiziko indarra dute diskoan, betiere taldeak duen berezko ukitu malenkoniatsuari eutsita eta Julia Urreagaren ahots indartsua lagun. Indar hori nabarmena da "Bi" aurrerapen-kantuan ere. Lan berria Mushroom Pillow diskoetxearen eskutik helduko da.
