Albisteak
Asteburuko emanaldiak
Musika estilo aniztasuna nagusi, asteburuko kontzertuen agendan
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Besteak beste, Su Ta Gar, Etsaiakeroak, Mice, Leihotikan, Bultz, El Reno Renardo, The Friday's Crew, Governors eta Hiri Galduak egongo dira asteburuan Euskal Herrian.
OSTIRALA
Su Ta Garrek indartsu jarraitzen du agertoki gainean. Bihar bertan Alegian dute kontzertua Aitor Gorosabelek eta taldekideek. Mice eta Eneritz Furyak ere ez dira etxean geratuko. Izan ere, Bergarako gaztetxean abestuko dute, ostiral gauean.
Donostian, berriz, Leihotikan eta Pajaruelos igoko dira Txantxarreka gaztetxeko oholtzara.
Gasteizko hiriburuan egingo dugu hurrengo geldialdia non Angel Stanich Banden musika entzungo den. Arabako hiriburuan, baita, Gasteiz Dub Club jaialdia antolatu dute, Helldoradon. 22:00etatik aurrera Jamaikako "Sound System" doinuak nagusituko dira, Thunder Clap Sound System, Lasai eta Salda Dago taldeen eskutik.
Bukatzeko, Bizkaian bi hitzordu aipagarri iragarri dituzte. Alde batetik, Bilbon Bultz taldeak diskoa aurkeztuko du. Bestetik, Ondarroan Sustrajah Band eta Skakeitan izango dira.


LARUNBATA
The Friday's Crew taldearen musikak hartuko du Amurrio larunbatean. Aipatzeko modukoa da, era berean, El Reno Renardok Gasteiz bisitatuko duela.
Gainerako hiru zuzeneko azpimarragarrienak Gipuzkoan aurkituko ditugu. Etsaiakeroak eta Yakovlev Azkoitiko plazako agertokira aterako dira. Governorsen eta Pelaxen kantu berriek Donostia bustiko dute, eta Aterkings eta The Screamin' Targetsen abestiek jantziko dute Lezo.


IGANDEA
Hiri Galduaken emanaldiaz gozatuko dute igande iluntzean donostiarrek.