Albisteak

Bitxikeriak

Jack Whitek debekatu egin du bere kontzertuetan eskuko telefonoa erabiltzea

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Horretarako, Whiten kontzertuetara doazenek Youndr boltsa eskuratu beharko dute sarreran. Horrek telefonoa blokeatzen du: zerbitzurik gabe uzten du eta soinua kentzen dio.

Bolo-bolo dabil albistea azken orduotan: Jack Whitek jarraitzaileei debekatu egin die sakelako telefonoak erabiltzea, AEBtik egiten ari den biran.

Ez da era horretako erabakiren bat hartzen duen lehenengo artista. Izan ere, Espainiako Estatuko zein nazioarteko hainbat musikarik urteak daramatzate borrkan Instagram bidez zuzenekoen irudiak zabaltzen dituzten erabiltzaileen aurka. Pensilvanian esaterako, A Perfect Circle taldearen zuzeneko batean, hirurogehi lagun kanporatu zituzten, eskuko telefonoarekin argazkiak egiteagatik.

Ildo beretik, Jack Whitek neurri zorrotza hartu du, kontzertuen grabazioak sahieste aldera. Agiri baten bidez eman du erabakiaren berri: "Ez dira audio, bideo zein argazki grabazioak onartuko. Iruditzen zaigu telefonoak aldi baterako utzita disfrutatzeko eta musikarekin esperimentatzeko aukera izango duzuela".

Horretarako, Whiten kontzertuetara doazenek Youndr boltsa eskuratu beharko dute sarreran. Horrek telefonoa blokeatzen du: zerbitzurik gabe uzten du eta soinua kentzen dio.

Esan bezala, oraingoz, AEBtik ematen ari den birarako hartutako neurri bat da aipatutakoa. Nolanahi dela, uztailaren 13an Madrilgo Mad Cool jaialdian arituko da eta ikusteko dago, beraz, debekuari eutsiko dion ala ez.