Albisteak

Euskal musika

Fermin Muguruza, Delorean eta Vulk, Primavera Sound jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Maiatzaren 28tik ekainaren 3ra Bartzelonan egingo duten jaialdian Arctic Monkeys, Bjork, Belle and Sebastian, Nick Cave and The Bad Seeds, The National eta Lorde ere aterako dira agertokira.

Talde sonatuak arituko dira, beste behin ere, Primavera Sound jaialdiaren aurtengo edizioan, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Gainera, aipatzeko modukoa da euskal musikak ere izango duela lekua Bartzelonan maiatzaren 28tik ekainaren 3ra egingo duten festibalean.

Hain zuzen ere, Fermin Muguruza arituko da han The Suicide Of Western Culture taldearekin batera, baita Vulk talde bilbotarra eta Delorean zarauztarrak ere. Azken horiek Mikel Laboaren omenezko diskoan jasotako abestiak taularatuko dituzte.

Bestalde, Arctic Monkeys, Bjork, Belle and Sebastian, Nick Cave and The Bad Seeds, The National, Lorde, Migos, ASAP Rocky eta Jane Birkin igoko dira oholtzara. Horiek, ostera, aurtengo edizioko egitaraua osatuko duten musikarietako batzuk baino ez dira. Izan ere, guztira 200 talde inguru gonbidatu dituzte.

 

/span>