Albisteak

Kontzertua

The Strypes talde irlandarra Bilbon izango da ostiralean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

'Spitting Image' estudioko hirugarren lanarekin helduko dira Bizkaiko hiriburuko Kafe Antzokira otsailaren 2an.

Espainiako Estatuan bi kontzertu emango ditu The Strypes talde irlandarrak otsailean; lehena, Bartzelonan, eta bigarrena, Madrilen. Aurretik, ostera, Bilbon izango dira, Max Meser artista gonbidatua lagun dutela.

2010ean sortu zuten The Strypes taldea Cavan herrian (Irlanda), eta taldekideek hamasei urte zituztela argitaratu zuten lehendabiziko diskoa. Ross Farrelly, Josh McClorey, Pete O'Hanlon eta Evan Walsh kideek osatzen dute gaur egun taldea.

Urteen joan-etorrian abesti berriak sortzen eta kantu horiek taula gainean defendatzen aritu dira. Hori horrela, Spitting Image estudioko hirugarren lanarekin helduko dira Bizkaiko hiriburuko Kafe Antzokira ostiral honetan, otsailaren 2an.

Sarrerak

Bilboko kontzerturako sarrerak 15 euroan daude salgai. Txarteldegian, berriz, 18 euroko prezioa izango dute.