Albisteak

Erreportajea, Gaztea.eus-en

Berri Txarraken 'Infrasoinuak' azaleratuko ditugu, lau ataleko saio berezi batean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bihar estreinatuko dugu lau ataletatik lehena: "Bira bat erronka bat da". Erreportajeak lau zati izango ditu, taldearen bira, disko berria eta BECeko kontzertua ardatz hartuta.

Bi hilabete igaro dira Berri Txarrak taldeak Infrasoinuak diskoa argitaratu zuenetik. Lehenengo egunetan promozio lanetan murgilduta egon ziren Gorka Urbizu, David Gonzalez eta Galder Izagirre, baina behin behar horiek bukatuta, agertokiak astintzeari ekin diote azken egunotan. Dakizuenez, Asia eta Australia zeharkatzen dabiltza joan den astetik. Horren harira eta BEC erakustazokan martxoaren 17an emango duten kontzertua ardatz hartuta, erreportaje erakargarri bat prestatzen ari gara Gaztearen webgunerako.

Guztira, lau emanaldi izango ditu talde nafarrarekin egiten ari garen lan horrek; lehena, "Bira bat erronka bat da" izenburupean, ostegun honetan bertan izango duzue ikusgai. Besteak beste, Barakaldoko BEC erakustazoka betetzeko erronkaren nondik norakoak argituko dizkigute taldekideek, baita Panda artist managementeko arduradunek ere. Halaber, Bizkaia Arena lehenengoz hutsik ikusteak eragin dien zirrara partekatuko dute gurekin. Hori gutxi ez eta, gitarra eskuan duela ikusi eta entzungo dugu Gorka Urbizu, BECen bertan.

BERRI TXARRAK BEC

"Bira bat antolatzea da" bigarren atalaren agertokietako bat, berriz, Lekunberri izango da. Berri Txarraken entsegu-lokalean arnasten denaren lekuko izan gara, bira bat prestatzeak dakarren zama gertutik ezagutze aldera, batik bat. Otsailaren 8an emango dugun atal horretan Loiun hegazkina hartu aurretik bizitakoak ere jaso ditugu.

AIREPORTU berri txarrak

"Bira bat mugitzea da" hirugarren atalerako utzi ditugu, bestalde, Asia eta Australiako bizipenak. Finean, taldeak berak atzerritik bidalitako irudiekin elikatu dugu otsailaren 15etik aurrera ikusgai izango duzuen hirugarren pasartea.

BERRI japonia

Bukatzeko, kolosala eta erabat berezia izango den martxoaren 17ko hitzorduan izango gara, erreportaje landu honi amaiera biribila ematea xede. Nolabait esateko, egun horretako aferak eta taldekideen sentipenak ezagutuko ditugu, hurbil-hurbiletik.

BErri txarrak bec

 

pg" />