Albisteak

Jaialdia

Larunbatean hasiko da Gernikako Lekuek jaialdia

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Glaukoma, Balerdi Balerdi, Niño de Elche, The Riff Truckers, Kokein, Mice, Juantxo Skalari & La Rude Ban eta El Inquilino Comunista gonbidatu dituzte aurtengo ediziora.

  • Mice

    Mice

Martxoaren 3tik 11ra egingo dute aurten Gernika-Lumon hain ezaguna den Gernikako Lekuek Festibala. Urtero bezala, talde garrantzitsuen kontzertuek bustiko dute Bizkaiko aipatu udalerria, neguaren bukaeran.

Antolatzaileek aspaldi iragarri zituzten edizio honetan arituko diren taldeen izenak. Hasiera batean jakinarazi zuten Nudozurdo, The Reberend Shawn Amos, Glaukoma, Anita Parker eta Balerdi Balerdi igoko direla oholtzara, eta geroago eman zuten emanaldi hauen berri: Niño de Elche, El Inquilino Comunista, The Riff Truckers, Rukula, Kokein, Mice, Juantxo Skalari & La Rude Band, Sustrajah Band, Legen Beltza, Primeros Auxilios, Ibonrg, Hemendio, Moonloop, Etorkizun Beltza, Septimo A eta Lau Katu.

Kontzertuak ez ezik, erakusketak, proiekzioak eta tailerrak ere egongo dira egun horietan.

Sarrerak

Abonamenduak 25 euroan daude salgai, Ariman, Ospan, Astran eta Iparragirren.